berriak

RSS Euskalkultura.com

  • Ostegun honetatik igandera arte gauzatuko da Berlingo Euskal Zinemaldia, hiriburu alemaneko Euskal Etxea antolatzaile 12 azaroa 2018
    Azaroaren 15etik 18ra bitartean. Beste urte batez, iritsi dira hiriburu alemanera bertako Euskal Zinemaldiaren datak, Berlingo Euskal Etxea antolatzaile. Ohi bezala, filmak Kino Moviementon emango dira, "Alemaniako zinetoki zaharren"ean. Aurten programatutako izenburuak honakoak dira 'Kalebegiak' (ostegunean), 'Errementari' (ostiralean), 'Hunted by the Snake' (larunbatean) eta 'Handia' (igandean). Egitaraua (izenburu guztiak 20:00etan pantailaratuko dira, ingeles azpitituluz) -15ean Kalebegiak, 20:00etan, ingeles azpitituluekin -16an […]
  • Akademia, erakunde eta euskal gizatalde munduko kideak lagun jaso du Alberto Irigoyenek Honoris Causa Doktore izendapena 12 azaroa 2018
    La Platako Universidad del Este-k (UDE) Honoris Causa Doktore izendatu du Alberto Irigoyen Artetxe historialari uruguaitarra, Unibertsitate bertako Euskara eta Euskal Kultura Katedra eta La Platako Euzko Etxea bultzatzaile. Emate-zeremonia UDEko presidente Carlos E. Orazi eta María de las Mercedes Reitano errektorea buru egin da urriaren 30ean, jende ugari bildurik, tartean Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, La Platako Euzko Etxeko eta Juan […]
  • 2018ko Euskal Astea (eta VI): Mar del Platako balantzea eta Bahia Blancako 2019ko Astearen iragarpena (bideoak) 9 azaroa 2018
    Azken partiketa honekin amaiera ematen diogu azken hilabeteetan 2018ko Euskal Aste Nazionalari ipini diogun arreta berezia, hainbat artikulu argitara emanez eta urtero ohi bezala irudi bidezko kronika osatua eginez. Gaurkoan, Mar del Platako ekitaldietako balantzea egiten du bideo batean EuskalKultura.com-entzat Asier Iriberri bertako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakariak. Horrekin batera, bigarren bideo bat bildu dizugu, 2019an […]
  • 2018ko Euskal Astea (V): Ehundaka dantzarien alardea eta bazkari jendetsua edizio dotore bat bururatzeko (bideoak) 9 azaroa 2018
    Egun ederrak bizi izan ditugu Euskal Herriko eta Hego Amerikako euskal kolektibitateko lagunok joan den asteburuan Mar del Platan. Antolakuntza lan handi eta bikaina egin du hiriko Denak Bat euskal etxe anfitrioiak eta ahaleginak emaitza ederrak utzi ditu. Larunbat gaueko emanaldian txalo zaparradak jaso zituzten Argentina osoko eta Uruguai eta Euskal Herriko talde bisitariek, eta baita mardelplatatarrak ere, ikuskizuna elkarrekin […]
  • Helburu lortua: Aitor Narvaiza da Elkoko sheriff berria eta Diana Lachiondo Ada Konderriko hautetsia 8 azaroa 2018
    Estatu Batuetako euskal komunitatearen baitan hazi eta bertako lagun eta kide dira. Joan den martxoan euren hautagaitzen aurkezpena iragarri genuen EuskalKultura.com-en. Aitor Narvaizak Elkoko sheriffa izan nahi zuen eta Diana Lachiondok "County Comissioner" edo Boise hiria barruan duen Ada Konderriko gobernukidea. Zorionak biei, Narvaiza errepublikarra, Lachiondo demokrata, biek lortu baitute joan den astearte honetan helburu zutena, […]
  • 2018ko Euskal Astea (IV): 400 dantzari oholtza gainean, 30 dantza eta taldetan banatuta larunbat gaueko ikuskizunean 8 azaroa 2018
    Larunbat gauera iritsi gara urtero Euskal Aste Nazionalean egunez egun gertatutakoekin egin ohi dugun irudi kronika honetan. 2018ko Euskal Astean, Argentina, Uruguai eta Euskal Herriko dantzariak izan ziren Euskal Asteko Gau Emanaldiko protagonista. Jardunbide luzeko taldeek zein sortu berriek bat egin zuten Mar del Platako Radio City Antzokian goi mailako ikuskizuna eskaintzen. Jardunbide handikoen artean Hendaiatik […]
  • Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak ‘Guernica’ koloredun bat inauguratuko du datorren igandean bere egoitzan 7 azaroa 2018
    Euskaro Euskal Etxearen aitzinaldea edertuko duen murala, euskal jatorria duen Rocio Matosas Etchebarne artistaren lanari zor zaio. Jatorriz Pablo Picassok 1937an pintatutako ‘Guernica’ koadroaren erreprodukzio berri honek originalaren antzeko tamaina du baina Reina Sofia Museoan dagoena ez bezala, hau koloreduna da. Izan ere, ikurrinaren koloreak sartu dizkio margolari paysandutarrak Espainiako Gerra Zibilaren garaian herri euskaldun hone kontra egindako sarraskia salatzen […]
  • 2018ko Euskal Astea (III): larunbata egun trinkoa, Lehendakaria partaide Mintzodromoan, ‘aho bizi’ gainera 7 azaroa 2018
    Egun bizia izan zen Euskal Asteko azken larunbata, ekintza ugari batu zituelako. Goizean hainbat bilkura egin ziren, tartean, dantza zuzendariena, euskal liburuzainena eta euskal abesbatzen topaketa. Aldi berean FEVAko kide diren herrialde osoko euskal etxeak Federazioaren bileran bildu ziren. Bilera bukatuta, euskal etxeetako ordezkariek Iñigo Urkullu lehendakariaren bisita jaso zuten eta bere hitzaldia entzuteko aukera […]
  • 2018ko Euskal Astea: Diasporaren jai handiko ostirala EHko Huntza taldearen errezital indartsu batekin amaitu zen (II) 6 azaroa 2018
    Argentinako Euskal Aste Nazional guztiek daukate zerbait berezia, ahaztezin bihurtzen dituen zerbait. Bere 75. urteurreneko urtean Mar del Platako Denak Batek antolatutako honek puntu azpimarragarriak izan ditu. Urkullu lehendakariaren bisita, lehendabiziko aldian Argentinan, nobedade nagusia izan da; eta ez da ahaztu behar Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza instituzional bat ere bertaratu zela, Ganberako talde guztietako kideak partaide. […]
  • Ostegunean hasiko da Mexiko Hirian 4. Batzarra "Euskal presentzia Mexiko eta Ertamerikan, 16-17 mendeetan" 6 azaroa 2018
    Nazioarteko Batzarraren antolatzaile dira Mexiko Hiriko José María Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Mexikoko Saila. Laugarren edizio hau datorren ostegun honetan garatuko da hiriburu mexikarreko Loiolako San Inazio 'Vizcainas' Eskolaren egoitzan. Egitarauak baitaratzen ditu hitzaldiak eta mahai-inguruak, beti ere euskaldunekin edo euskaldunen batekin zerikusia daukaten gaiak atertu dituzten historialari eta ikertzaileak partaide. […]