noticias

noticias

RSS Euskalkultura.com

  • Buenos Airesko Euskaltzaleak-en gonbidapen irekia ekainaren 9an eratu duen Mintzodromo eta Triki-poteoan parte hartzeko 22 mayo 2018
    Euskararen aldeko ekitaldi bikoitza ari da antolatzen Buenos Aires hiriburuko Euskaltegiak ekainaren 9rako. Iluntzean bere zazpigarren Triki-poteoa egingo du eta trikien eta panderoen erritmora San Telmo auzoko kaleetan pote batzuk hartuko dituzte bertaratzen direnek.. Hori baino lehen, ordea, lehenengo Mintzodromo batekin animatuko da Euskaltzaleak. Euskaldunak oro eta Buenos Airesko eta inguruko euskal etxeetako euskara ikasle guztiak […]
  • Javier Clua buru duen Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritu du La Platako Euzko Etxeko Batzar Nagusiak 22 mayo 2018
    Urteko Batzar Nagusia egin zuen joan den larunbatean La Platako Euzko Etxeak, eta besteak beste Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritzeko hauteskundeak egin zituen. Nagusiki, Javier Clua lehendakari duen elkarteak ez du aldaketa handirik izango eta Jorge Batiz-ek segituko du lehendakariorde, Iñaki Azcaratek idazkari, Maria Ángeles Berrueta sartuko da idazkariorde, Sergio Ochotorena segituko du diruzain, eta Patricia Pulidok […]
  • Euskal gaia duen edo nolabait euskaldunei lotutako obraren baten idazle zara ingelesez? Hona argitaratzeko aukera 21 mayo 2018
    Izan ere, 500 dolar eta obra argitaratzea du lehenengo sari Renoko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroak Boiseko BSU Unibertsitateko Euskal Ikasketekin batera aurten ere deitu duten idazketa lehiaketak. Ingelesez idatzitako lanentzat da, beti ere euskal gaia edo euskal protagonistak dituztela, edo modu batez edo bestez euskaldunekin lotura duten idazlanak badira. Originalak aurkezteko epea irailaren 15erainokoa […]
  • Bilboko argazkia satelite batek lurretik 450 kilometrora hartua: San Mames Barria bereziki nabarmentzen da 21 mayo 2018
    450 km-ko alturatik eta Bilbotik 1.000 km-ra. AEBetako Planet enpresa espezializatuak zabaldu ditu irudiok, inklinazio berezi batez atereak, 45 eta 60 graduko inklinazioz hain zuzen: sateliteko argazkiak normalean goitik behera mapa baten antzeko emaitza lortuz egiten badira, "honela hegazkin bateko lehiatilatik lortuko genituzkeen bisten antzeko irudiak lortzen ditugu", adierazi du enpresako bozeramale batek. Argazkian ederki nabarmentzen dira, […]
  • Zuzendaritza Batzordea berritu du Arrecifesko Euskaldunak Denak Batek, Laureano Villa hautaturik lehendakari 18 mayo 2018
    Elkarteko araudiak dioenari jarraiki, Urteroko Batzar Nagusia egin du Argentinako Buenos Aires Probintziako Arrecifes herrian bertako Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak, Bildutako bazkideek, besteak beste, elkarteko Zuzendaritza Batzorde berria hautatu dute, Batzorde berrituko buru (lehendakari) Laureano Villa Zavaleta hautatuz. Berarekin batera Batzordean daude, besteak beste, Juan Lucio Agotegaray (lehendakariorde), Liliana Martinez (idazkari) eta Haydee Aurtenechea (diruzain).
  • Montevideoko Euskaro EEko Ohiko Batzar Nagusiak Juan Carlos Ariztegui hautatu du elkarteko lehendakari berri 18 mayo 2018
    Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak Urteko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen joan den astelehenean elkartaren egoitzan bertan. Bildutakoek urteko txosten eta balantzeak aztertu eta onartu zituzten eta, besteak beste, euskal etxako Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuten, lehendakari izendatuz Juan Carlos Ariztegui. Berarekin batera batzordekide dira Lucía Goñi (idazkari) eta Carlos Larregueta (diruzain), beste zenbaiten artean. Jarraian zerrenda osoa.
  • Euskadin bizi diren euskal-venezuelarrek 2018ko elkarretaratze eta egunpasa egin zuten Galdakaon 17 mayo 2018
    Hogeita hirugarrena izan da, Amaya Zenarutzabeitia buru duen Simon Bolivar elkartea antolatzaile. Horietarik gehienak Galdakaon egin izan dira, beti ere Venezuelako euskal komunitatearen eta Euskal Herrian bizi diren euskal-venezuelarren arteko harremanak mantentzea helburu, Euskal Venezuelaren iragan aberatsa eta sentimentu sendoa belaunaldi berriei pasatuz. Ohi bezala, 2018an ere hitzordua komunitatean hildakoen aldeko meza batekin eta ondoren […]
  • Gure Ametza Euskal Etxea formakuntza eskolak ematen hasiko da gaur, Rio Cuartoko Unibertsitatearekin bat eginda 17 mayo 2018
    Unibertsitatearekin sinatutako akordioari jarraituz Euskal Etxeko ateak formakuntza jasoko duten ikasleei zabalduko zaizkio gaurtik aurrera, Rio Cuartoko herritarren --bereziki herritar gazteen-- mesederako izango den ekimen hau medio. Eskolak ‘Universidad Barrial’ delakoaren baitan kokatzen dira. Karia horretara zenbait moldaketa egin ditu euskal etxeak bere egoitzan, beti ere bere komunitateari hobekien zerbitzeko xedea gogoan hartuta, bertako gainerako elkarte eta […]
  • Sarrionandiaren poesia katalanez argitaratzen lagundu nahi? Hartu parte crowdfunding-ean, azalduko dizugu nola 16 mayo 2018
    Bartzelonako Pol-en Edicions argitaletxea Joseba Sarrionandiaren ‘Hilda dago poesia?’ (Es morta la poesia? izenburu katalanez) olerki bilduma katalaneratu eta argitaratzeko lanetan ari da eta laguntza behar du proiektua bururatzeko. Izan ere, kanpaina bat jarri du abian karia horretara Verkami izeneko Crowdfunding plataforman. Pol-en Edicions argitaletxe kooperatibo eta independentea da eta lan ildo polita darama euskal literaturako obrak katalan irakurleei euren hizkuntzan […]
  • La Platako Euzko Etxeak ‘Eguzkia’ aurkeztu du; sarean eta doan irakurri ahal izango den hiruhilabetekari berria 16 mayo 2018
    Euskal kulturaren hainbat gai jorratuko dituzte ‘Eguzkia’ aldizkarian idazten duten kolaboratzaileek. Eta euskal etxearen komunikazio-tresna ere izango denez, Euzko Etxeak garatzen dituen proiektu guztiek izango dute euren lekutxoa argitalpenean. Lehenengo alea bertsio digitalean bakarrik kaleratu da eta elkarteak Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoan hartzeko antolatutako ekitaldian aurkeztu zuen.
Ir a la barra de herramientas