infos

RSS Euskalkultura.com

  • Diana Lachiondo amerikar euskaldunak zin egin du Boisen, Idahoko Ada Konderriko Batzordekide hautetsi gisa 16 janvier 2019
    Urtarrila, urrian egindako hauteskundeetan hautatu dituzten karguen zin-egite eta kargu-hartze hilabetea da Estatu Batuetan. Duela egun batzuk, Aitor Narvaizaren irudia ekarri genuen, Nevadako Elko konderriko sheriff berri gisa zin-egin eta kargua hartzen. Gaurkoan, Diana Lachiondoren zin-egite irudia ekarri dugu. Gogoratu Diana Idahoko Ada Konderriko 'County Commisioner' edo konderriko gobernuko kide gisa hautatu zutela urriaren 6an. […]
  • Eskozia euskal erakuslehio 2019an, datorren astean hasita Korrontzi, Kalakan, Huntza, Oreka TX eta abarrekin 16 janvier 2019
    Hogeitik gora ekitaldik osatzen dute #ScotlandGoesBasque programa, hainbat diziplinatako euskal artista eta sortzaileen lanak Eskoziara eramanez, literatura eta arte eszenikoetatik abiatu eta musika edota zinemaraino. Etxepare Euskal Institutua antolatzaile eta Eusko Jaurlaritza eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagun Eskoziako hiri garrantzitsuenetara iritsiko da 2019an zehar. Urtarriletik urrira bitartean 100 artista inguruk beren talentua eta sormena […]
  • Jaialdi 2020: Duguna Iruñeko dantzariak, Korrontzi taldea eta Esne Beltza izango dira EHko talde gonbidatuak 15 janvier 2019
    Boiseko Jaialdi 2020 euskal elkarretaratze eta festaldi erraldoiko antolatzaileek adierazi dutenez, datorren edizioko Euskal Herriko talde gonbidatuak honakoak izango dira: Duguna - Iruñeko dantzariak, Korrontzi taldea, eta Esne Beltza musika taldea, Nafarroako Iruñetik, Bizkaiko Mungiatik, eta Gipuzkoatik hurrenez hurren boiseratuko direnak 2020ko uztaileko azkeneko astean eta abuztuko lehenengo bi egunetan. Mezu honekin batera, antolatzaileek eskerrak […]
  • Puccini-ren 'Turandot' estreinatuko dute Sydney Opera House-n, Andeka Gorrotxategi Calaf printzearen rolean 15 janvier 2019
    Giacomo Puccini-ren 'Turandot' estreinatuko dute gaur Sydney Opera House-n, Andeka Gorrotxategi tenore abadiñoarra Calaf printzearen rolean. Bertaratuko diren operazaleen artean, Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko talde bat gerturatuko da, euskal kantariari merezi dituen txaloak emateko. 'Turandot' urtarrilaren 15etik martxoaren 30a bitartean eskainiko da Sydney Opera House-ko Joan Sutherland Antzokian, denboraldian aurrerago euskal tenoreari Yonghoon Lee-k […]
  • 2018ko Euskal Asteagatik zorionak emanez Lehendakariaren gutuna jaso du Urteko Batzarra egin berria duen Mar del Platako Euskal Etxeak 15 janvier 2019
    Urkullu lehendakariak esker oneko gutuna bidali dio Mar del Platako Euskal Etxeko Asier Irriberri lehendakariari, joan den azaroan Urkullu bera partaide bertan egin zen 2018ko Euskal Aste Nazionalarengatik zorionak emanez eta Euskal Etxeak berak eta bertako euskaldunek Urkulluri eta berau buru zuen ordezkaritzari eman  zieten "harrera eta tratu adeitsua" eskertuz. Denak Bat Euskal Etxeak egin […]
  • 'Nevadako Euskaldunak' erretratu erakusketa zabalduko du gaur Zoe Bray-k Renoko Udaletxeko Metro Gallery-n 14 janvier 2019
    'Nevadan Basques' (Nevadako Euskaldunak) erretratu erakusketa zabalduko du gaur Zoe Bray-k Renoko Udaletxeko Metro Gallery-n. Erakusketak martxoaren 1era bitartean iraungo du zabalik Donostiarekin ahaidetua den Nevadako hiri honetan, eta artistak harrera-ekitaldi bat egingo du bertan urtarrilaren 31ean arratsaldeko bostetatik zazpietara. Zoe Brayk berak gonbitea igorri digu, EuskalKultura.com-eko irakurleak erakusketara bildu eta ahal duten heinean ekitaldi […]
  • Iñigo Urkullu lehendakaria: "Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarra 2019ko urriaren 2tik 4ra izango da Bilbon" 11 janvier 2019
    Halaxe iragarri zuen atzo Lehendakariak bera buru duen Kanpoan diren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bileran. Urkulluk nabarmendu zuen aurtengo Batzarra aukera bat izango dela diaspora berriaren eta tradizionalaren elkar ezagutza eta uztartzerako, euren aurrerabidea eta Euskal Herriarena ere laguntzeko eta bultzatzeko bidean. Eusko Jaurlaritza antolatzaile lau urtero egiten diren mundu-batzar hauetako azkena Gasteizen egin zen […]
  • Estatu Batuetan bizi bazara, zergatik ez NABOrekin kontaktatu eta ikasi edo hobetu zeure euskara? 10 janvier 2019
    ...edo dagoeneko euskara menperatzen baduzu, zeure burua eskaini euskara irakasteko, irakasle beharra baitago zenbait estatutan. Estatu Batuetako euskal etxeen konfederazioa (North American Basque Organizations edo NABO) zinez engaiatuta dago euskararen irakaskuntza eta hedapenarekin. Konpromiso honen isla nabarmenetako bat Euskara Eskolak dira: gaur egun hamazazpi pertsona ari dira AEBetan  irakasle, hamabi euskal etxetan. Zergatik ez zeu ere animatu? Aitor Iñarra […]
  • Zorionak hauteskundetan lortutako Elkoko (Nevada) sheriff kargua aste honetan hartu duen Aitor Narvaiza 9 janvier 2019
    Aste hau bertako sheriff berriaren zin-egite eta kargu jabetzearekin hasi dute Elko hiriburu duen Nevada iparraldeko izen bereko konderri estatubatuarrean. Bizkaiko Ermuan jaio eta gurasoekin haurra zela amerikaratutako Aitor Narvaizak 23 urteko ibilbide luzea darama Elkoko sheriffaren bulegoan uniformedun, eta azaroko 6ko hauteskundeetan herritarrek sheriff hautatu zutelarik, bulego horretako nagusi izateko bidea bururatu du joan den asteleheko zin-egitearekin. […]
  • 'Erraiak' dokumentala plazaratu dute, euskal irrintziari buruz, "erraiak eta barnea astintzen dituen 33 minutuko filma" 9 janvier 2019
    Ikusi eta entzun nahi duzu zinema areto bat jendez beteta guztiak euskaldunen irrintzia egiten? Honelaxe errezibitu zuten joan den abenduaren 1ean 'Erraiak' dokumentala Gipuzkoako Aretxabaletan egindako estreinaldian, bertara hurbildu ziren berrehun bat irrintzizale eta irrintzilariek. Ekain Martinez de Lizarduy Stürtzek zuzendu eta Arteman komunikazioak ekoitzitako lanak irrintziari buruzko hainbat galderari erantzuteko xedea ezarri dio bere buruari, […]